Heineken Jazzaldia
single

Marcos Navarro eta Maddi Martínez de Murguía garaile 51. Heineken Jazzaldiko Kartel Lehiaketan

0

Marcos Navarro eta Maddi Martínez de Murguía dira hurrengo uztailaren 20tik 25era Donostian ospatuko den 51. Heineken Jazzaldiko Kartel Lehiaketa irabazi duen kartelaren egileak.

Marcos Navarro, 29 urteko bartzelonarra, Donostian bizi da gaur egun. Ilustratzaile freelance gisa lan egiten du ehungintza-diseinuaren sektorean eta, aldi berean, ilustrazio pertsonalagoak egiten ditu.

Maddi Martínez de Murguía 28 urteko donostiarrak Bartzelonan egin zituen ikasketak, Elisava diseinu-eskolan, eta diseinatzaile grafiko gisa lan egiten du Donostian.

Kartel irabazleak 1.200 euroko saria jaso du eta milaka pertsonak beren diseinua ikusteko aukera ematen die egileei, ez da alferrik Heineken Jazzaldia Europa guztiko jaialdi garrantzitsuenetako bat eta tradizio luzeenetakoa duena.

Kartel irabazlea erabaki duen epaimahaian diseinu grafiko eta argazkigintzako zenbait espezialistak hartu dute parte:

José Luis Lanzagorta, musikaria, diseinatzaile grafikoa eta 1989, 1990, 1999, 2000, 2001, 2002, 2005, 2006, 2007 eta 2008ko Jazzaldietako kartelen egilea izateaz gainera, Lanzagorta Estudioan hainbat proiektu aurrera eraman dituena.

Pedro Párraga, jazzeko argazkilari espezialista eta, Antton Olariagarekin batera, 1986, 1987 eta 1988ko Jazzaldietako kartelen egilea.

Virginia Errekalde, diseinatzaile grafikoa eta ekitaldi antolatzailea, 2010eko Jazzaldiko kartelaren egilea.

Isabel Azkarate, argazkilaria, hainbat erakusketa egin ditu bere ibilbidean zehar. Gaur egun, New Yorken 80ko hamarraldian egindako argazkiak gai dituen haren erakusketa ikus daiteke Noventa Grados kultur espazioan (Donostiako Kale Nagusian).

Horiekin batera, Heineken Jazzaldiaren bi ordezkarik (Miguel Martin, Heineken Jazzaldiaren Zuzendaria, eta Jaione Askasibar, Donostia Kulturako Komunikazio Zuzendaria), eta HEINEKEN Españako beste bik (Gerard Doblas, Heineken etxeko brand managerra, eta Santi Illarramendi, Ipar Zonako Heineken etxeko aktibazio-managerra) hartu dute parte.

301 kartel aurkeztu ziren lehiaketara.

heinekenjazzaldia.com webgunean, non jendeak botoa emateko aukera izan duen aurkeztutako kartel guztietatik 10 azken hautaketara igaro zitezen, 17.476 boto zenbatu ziren.

Beste 10 kartel HEINEKEN Españak eta Heineken Jazzaldiak hautatu zituzten. Epaimahaiak, beraz, 20 finalisten artetik aukeratu du kartel irabazlea.

Botoa emanez parte hartu duten pertsona guztien artean, bi abonu zozketatu dira 51. Heineken Jazzaldiko Trinitate Enparantzako kontzertuetarako. Irabazlea Erika Moreno izan da.

cartel-jazz2016